Liher Aiartzaguena izango da EH Bilduren alkategaia, udal hauteskundeetan

Aitziber Basauri 2019ko ots. 25a, 12:16

Urtarrilean egindako barneko prozesu parte-hartzailean hautagai bakarra izan zen Aiartzaguena. Martxoan egingo du EH Bilduk hauteskunde zerrenda osatuko duten pertsonak izendatzeko prozesua.

Azken bi legegintzaldietan EH Bilduko zinegotzia izan da 33 urteko iurretarra. Sistemen Informatikako Ingeniari Teknikoa da eta urteak daramatza informatikako irakasle moduan lanean. Herri mugimenduko kide aktiboa da Aiartzaguena; besteak beste, Kimuak Aisialdi Elkartearen sortzaileetako bat izan zen, eta, egun, Zaldai mendi taldean eta jai batzordean parte hartzen du.

Iurretako EH Bilduren hauteskunde zerrenda osatuko duten pertsonak proposatzeko eta izendatzeko prozesu parte hartzailea martxoan izango da. Alkategaia aukeratzeko egin den moduan, fase horretan parte hartzeko ere ezinbestekoa da EH Bilduren barneko erroldan izena ematea: elkarrekin.ehbildu.eus

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!