Herritar ugari mobilizatu dira Iurretan, adin txikiko neska batek sufritutako eraso sexista gaitzesteko

Anboto 2019ko ots. 20a, 19:13

Udalak eta Anderebide elkarteak deituta dozenaka lagun batu dira Askondoko aterpean egin duten elkarretaratzean. Ordu laurdenekoa izan da, eta amaieran txalo zaparrada sentikor batez amaitu da. Iñaki Totorikaguena (EAJ) alkateak parte hartu du mobilizazioan, baita EH Bilduko hiru zinegotzik ere.

17 urteko neska batek jazarria izan zela salatu zuen astelehenean, korrika egiten zebilenean. San Andres auzotik Neberondorantz zihoala, gizon bat autotik atera eta bere aurrean masturbatzen hasi zen. Gero, autoagaz segika ibili zen, neskak baserri batean laguntza eskatu ahal izan zuen arte.

Familiak salaketa ipini zuen atzo, Durangoko komisaldegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!