Gurutze Fradesek maratoi erdi bat irabazi du Valentzian

Joseba Derteano 2019ko ots. 18a, 10:12
Gurutze Frades Valentziako podiumean (Argazkia: Facebook: Gurutze Frades)

Gurutze Frades iurretarrak urteak zeramatzan distantzia horretan lehiatu barik.

Valentzian, Benicarlo eta Peñiscola arteko maratoi erdia irabazi zuen atzo Gurutze Frades iurretarrak. “Urteak neramatzan maratoi erdi bat lehiatu barik eta oso gustura geratu naiz”, adierazi du sare sozialetan. Maratoi erdiekin moduan, urteak zeramatzan duatloietan parte hartu barik eta orain asteburu bi modalitate hori probatu zuen aspaldiko partez. Hijar-eko duatloiarekin hasiera eman zion aurtengo denboraldiari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!