Iurretako Bidebarrieta kalean argiteri berria jarriko dute

Aitziber Basauri 2019ko ots. 13a, 17:15

Ondoren, Larrakozelaiko aparkalekuan, eta, Mañariku, Santa Maña eta Gaztañatza auzoetan ere berrituko dute argiteria.

Bidebarrieta kalean 80Wko LED argiteria jarriko dute, udal arduradunek azaldu dutenez. Guztira, zortzi argi aldatuko dira, eta bederatzigarren bat jarriko da, berria. Lan horretarako 7.500 euro erabiliko dituzte. Bestalde, Larrakozelain ere hiru kale argi jarriko dituzte, eta Gaztañatzako argiteria berrituko da; bertora doan tunelean ere beste hiru kale argi jarriko dira. Santa Mañan eta Mañarikun LED argiteria jarriko da eta instalazio elektrikoa berritu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!