Barikuan Sarrionandiaren poemen antologia aurkeztuko dute Iurretan

Aritz Maldonado 2019ko urt. 28a, 12:47

Barikuan, otsailak 1, Iurretako herri bibliotekan izango da aurkezpena, 19:00etan. 

Idazle iurretarraren sorterrian egingo da 'Es morta la poesia?' liburuaren lehenbiziko aurkezpena. Pamiela eta Pol-len argitaletxeek euskaraz eta katalanez publikatu dute Sarrionandiaren poemen antologia. Aurkezpenean Ainara Munt Ojanguren itzultzailea (berak itzuli ditu poemak katalanera), Jose Angel Irigarai eta Victor Sunyol idazleak eta Jexux Mai Lopetegi musikaria egongo dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!