Iurretak 4.953 euro emango dizkio Medicus Mundi Bizkaiari, Hondurasen bultzatutako proiektuan laguntzeko

Aitziber Basauri 2019ko urt. 21a, 18:50

Hondurasko Intibuca departamenduan Lenca etniako nerabeetan haurdunaldiak murrizten laguntzeko erabiliko du dirua Medicus Mundi Bizkaiak. Garapenerako lankidetza proiektuetarako Iurretako Udalak egindako deialdira lau proiektu aurkeztu ziren, Honduras, Senegal eta Nikaraguan burutzeko proiektuak.

Proiektua garatzeko ASODOC (Hondurasko Mendebaldeko Garapeneko elkartea) eta AMIR (Intibuca Emakume Berrituen Elkartea) tokiko erakundeek Intibuca udalerriko hezkuntza-establezimenduetako irakasleekin egingo dute lan, Osasun Ministerioarekin koordinatuta, nerabeei zuzendutako sexu-hezkuntzako programa aktibo batean parte hartuz.

Genero ikuspegia duen proiektua da, eta lankidetza, osasuna, eta, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren sustapena lantzen du. Proiektu osoak 9.299,92 euroko kostua du, eta Iurretako Udalak %53,30ari egingo dio aurre. Tokiko elkarteek %36,90eko ekarpena egingo dute eta GKE-ak %9,80a.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!