Hamar urte bete dira Iturburun ortu ekologikoak ipini zirela

Aitziber Basauri 2019ko urt. 16a, 11:04

Urte hasiera honetan eskari gehiago egotea aurreikusi dute, hutsik dauden ortuak betetzeko.

Iurreta aintzindaria izan zen "aisialdirako eta osasunerako alternatiba" modura ortu ekologikoak jartzen. 40 lursail egokitu zituzten horretarako Iturburun. Hamar urte ondoren, 30 lursail baino gehiago erabiltzen dituzte beste horrenbeste herritarrek, zaletasun moduan nekazaritza ekologikoa eta jasangarria, eta, kirol fisikoa partekatzen dutenak. Udalaren apustua da hobekuntza ekologikoak eta jasangarriak garatzea, besteak beste, euria batzeko ureztapen sistema natural bat bermatzeko eta lursailen erabiltzaileek 7.000 litro ur izan dezaten eskura.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!