Barikuan bertso afaria egingo dute Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Gorka Lazkano eta Txaber Altube bertsolariekin. Ostean, berriz, Ander Bidart bikotearen emanaldia egongo da. Zapatuan, 21:00etan, bakailao txapelketan batuko dira eta ohitura den lez, gauerdian, tanborrada egingo dute. Tanborrada bukatutakoan Luhartz taldeak erromeria eskainiko du.
Domekan, San Sebastian egunean, meza egongo da. Ondoren, dantzariak eta asto probak egongo dira. 17:00etan, berriz, briska txapelketa egongo da eta Maiztegi Herri Eskolako umeen dantza saioa. Jaiei amaiera umeen jolasekin eta txokolatadarekin emango diote.