Otsaila baino lehen berritu behar da Taxi-Auzunea zerbitzua erabiltzeko txartela

Aitziber Basauri 2019ko urt. 7a, 15:38

Taxi-Auzunea zerbitzuaren erabiltzaileek txartela berritu beharko dute urtarrilaren 31 baino lehen. Otsailaren 1etik aurrera zerbitzua erabili gura dutenek udalak emandako erabiltzaile txartel berria aurkeztu beharko dute

Taxi-Auzunea zerbitzua 2009an jarri zuen martxan Iurretako Udalak hiriguneko zerbitzuak baserri inguruetara hurbiltzeko, eta ibilgailuaren "erabilera arrazionala" sustatzeko.  Astelehenetik zapatura erabili daiteke: 07:30etik 20:00etara, astelehenetik barikura, eta, zapatuetan, 09:00etatik 14:00etara. Bidaiaren prezioa bi euro dira. 

Txartela berrizteko zerbitzuaren telefonora deitu behar dute erabiltzaileek, 688 618 690 telefonora. Urteak igaro ahala zerbitzua "sendotuz" joan dela dio Iñaki Totorikaguena alkateak. "Kasu askotan, auzokide askorentzat funtsezko garraioaren alternatiba bada da, ibilgailu partikularra ordezkatzen duena", gaineratu du. Abuztua kenduta, 2018an zehar 2.235 bidai egin ditu Taxi-Auzunea zerbitzuak;  hilero 203 bidai, bataz bestea eginda.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!