Umeak, gaztetxoak, nagusiak eta txakurrak ere bai. Horiek guztiak omendu zituzten Iurretan, bakoitzari garaikur bat emanda. Ekitaldian erronkako argazkiak erakutsi zituzten, eta Eneko Abasolo Abarkas bertsolariak eta herriko dantzariek ere parte hartu zuten.