Horrela ohiko diren tramiteak Iurretako Herritarren Arretarako Zerbitzuan egin daitezke, eta lurralde bulego nagusietara joatea saihestu.
Trafikoko hainbat tramite bideratuko dituzte HAZren bitartez: herrian erroldatutako gidatzaile eta ibilgailuen errolda kudeaketa, helbide berri eta aldaketen komunikazioak, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zergari dagozkien gaiak eta ibilgailuen behin-betiko bajak. Era berean, hitzarmenak, Erregistroen aktualizazio egoki bat eta berauen kudeaketa eraginkortasunez ebaztea ekarriko ditu, ohar baten udal arduradunek azaldu dutenez. Abenduaren 3an sartu zen indarrean hitzarmena.