Kirola egiteko, eta, musika eta euskara ikasteko diru laguntza eskatu dezakete iurretarrek

Anboto 2018ko abe. 3a, 14:40
Argazkia: Lehior Elorriaga

Kirola egiteko diru laguntzak bideratuko ditu Iurretako Udalak. Baita euskara eta musika ikastaroak egiteko ere. Abenduaren 9ra arte egin dezakete eskaria iurretarrek, Herritarren Arretarako Zerbitzuan.

Kirola egiteko beste herri batzuetako udal azpiegiturak erabili behar dituzten iurretarrek jaso ahal izango dute laguntza eta 2018an herrian erroldatuta egon behar da onuradun izateko. Kirol azpiegitura dagoen herri horretan erroldatuta ez egoteagatik ordaindu beharreko gainkostuari egin gura zaio aurre laguntzagaz. Guztira, 11.000 euro gorde ditu udalak horretarako.

Ikasturte honetan musika ikastaroa egiten ari diren iurretarrek ere izango dute diru laguntza eskuratzea. Eskari hauei aurre egiteko 9.000 euro gorde dituzte udal arduradunek. Matrikularen erdia ordaintzea izango dute bestalde, ikasturte honetan euskara ikasten jardun duten iurretarrek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!