Miribillako finalera sailkatzeko aukerak ditu Eneko Abasolok, Igorren hirugarren postuan amaituta

Markel Onaindia 2018ko aza. 26a, 12:49

Nerea Ibarzabal markinarrak irabazitako saioan 487 puntu lortu zituen Eneko Abasolo Abarkasek, eta sailkapen orokorrean bosgarren postuan dago, azken finalerdiaren faltan. Beñat Ugartetxea mallabitarrak ez zuen egun ona eduki; seigarren geratu zen 460,5 puntugaz. 

Abasolok goraka egin zuen saioan zehar, eta kartzelako lanean onena izan zen. Miribillarako pasea lortuz gero, bere bigarren finala izango litzateke. 

Horrela geratu zen sailkapena:

  1. Nerea Ibarzabal Salegi 514
  2. Onintza Enbeita Maguregi 497,5
  3. Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas' 487,5
  4. Malen Amenabar Larrañaga 474,5
  5. Oihana Bartra Arenas 467,5
  6. Beñat Ugartetxea Ostolaza 460,5

Abasolo bezala, Aitor Bizkarra abadiñarra ere finalerako aukerekin dago oraindik. Zapatuan Lekeition jokatuko den azken finalerdian erabakiko da finaleko zortzi bertsolarien taldea. Bertan, Txaber Altube abadiñarrak kantatuko du. Bestalde, Berrizko saioa irabazi zuenez, Miren Amuriza  finalerako sailkatuta dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!