Kultur astea ospatuko du Goiuriko Ama elkarteak, datozen egunetan

Aitziber Basauri 2018ko aza. 26a, 11:48

Belaunaldi arteko harremanen arteko hitzaldi bategaz hasiko dute, bihar, azaroak 27, XXVII. Kultur Astea Iurretan. Gouriko Ama nagusien elkarteak gonbidatuta 'Las relaciones intergeneracionales en el marco familiar' hitzaldia emango dute Bizipoz elkarteko Eider Etxebarriak eta Beatriz Santamariak, 18:00etan.

Abenduaren 1a bitartean askotariko ekintzak izango dituzte Goiuriko Amak antolatuta. Hartara, Aritza Moso abeslariaren Bilbainadak, habanerak eta abesti herrikoiak emanaldia egongo da, azaroaren 28an, 19:00etan; eta, azaroaren 29an, bingo berezia. Azaroaren 30ean, igel eta karta txapelketak jokatuko dituzte, 17:00etatik aurrera. 

Bazkide Eguna izango dute abenduaren 1a. San Migel parrokian meza egongo da 13:00ean, eta bazkide nagusienak omendu dituzte. Iurretako Nagusien Etxean anai-arteko bazkaria izango dute 14:00etan, eta, ondoren, musika eta dantzaldia. Karta txapelketaren sari banaketa ere egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!