Etxegon abiatuko du ikasturtea IU! Gazte programak

Aitziber Basauri 2018ko aza. 8a, 12:05

BooktuberBoom #kedada... lehiaketagaz hasiko du ikasturte IU! Gazte programak, azaroaren 9an. Etxego izena jarri dioten eraikin hexagonalean egin dute hitzordua gazteek, 15:30etik 17:30era.

Horregaz batera, hilaren 17rako, ate irekien jardunaldia antolatu dute Etxegon, espazio horretarako gazteek dituzten ideiak eta proposamenak ezagutzeko aukera eskainiz. Udalak sustatutako programaren barruan, Etxego nola atondu aztertzeko tailerra ere antolatu da hilaren 23rako, Isma Iglesiasen laguntza izango dute horretarako.

Azaroren 17tik abenduaren 1era bitartean, Etxegon zinema ere eskainiko dute, gazteek eurek aukeratutako filmak emango dituzte.

Hala ere, ekitaldi antolatzeko ideia lehiaketa antolatu dute aurten ere 12-18 urteko arteko gazteei zuzenduta udalak, 500 euroko sariagaz. Eraikin hexagonala berrerabiltzeko eta jarduerak antolatzeko gazteek dituzten ideiak jakin gura dituzte udal arduradunek, ohar baten azaldu dutenez. Ideia lehiaketan parte hartzeko kultur etxean eta institutuan aurkitu daitezkeen txartelak bete daitezke edo ideia azalduz mezua bidali gazteideiak@iurreta.eus posta elektronikora. Iu GAzte (@iugazte) instagram kontua ere erabili daiteke. Abenduaren 14ra arte aurkeztu daitezke ideiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!