Eneko Abasolo bertsolariak ere lortu du Bizkaiko finalerdietarako txartela

Anboto 2018ko aza. 4a, 20:45

Gaur Berriatuan jokatu den azken saioagaz erabaki da finalaurrekoen txanda. Eneko Abasolo Abarkasek ez zuen bere saioa irabazi, baina puntuazioagatik aukerak zituen, eta gaur konfirmatu da. Igorren abestuko du azaroaren 25ean.

Abasologaz batera, Beñat Ugartetxea mallabiarrak ere abestuko du Igorren. Eurez gainera, Aitor Bizkarra, Txaber Altube eta Miren Amuriza ere egongo dira Durangaldetik.

Horrela geratu dira finalerdiak:

Azaroaren 18an, Berrizko herriko pilotalekuan, 17:00etan

  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Imanol Uria Albizuri
  • Julen Erezuma Arzanegi
  • Miren Amuriza Plaza
  • Unai Mendiburu Valor
  • Xabat Galletebeitia Abaroa

 

Azaroaren 25ean, Igorreko udal kiroldegian, 17:00etan

  • Beñat Ugartetxea Ostolaza
  • Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas'
  • Malen Amenabar Larrañaga
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Oihana Bartra Arenas
  • Onintza Enbeita Maguregi

 

Abenduaren 1ean, Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian, 17:00etan

  • Ander Elortegi Garatea
  • Arrate Illaro Etxebarria
  • Etxahun Lekue Etxebarria
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
  • Jone Uria Albizuri
  • Txaber Altube Sarrionandia
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!