Asteburu honetan estreinatuko da 'Gure Oroitzapenak' Hego Euskal Herriko zinemetan

Aritz Maldonado 2018ko urr. 19a, 12:45

Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboak gaur hartuko du Hego Euskal Herriko zinema geletako bidea. 

Lehenbizikoz Donostiako Zinemaldian aurkeztu ondoren, Ipar Euskal Herriko hainbat aretotan eskaini da filma. Hamabi zinema zuzendari ezberdinek Sarriren unibertso literarioari buruz duten ikuspuntua erakusten duen obra da 'Gure Oroitzapenak'. Zinemagile bakoitzak, poeta iurretarrarekin duen harremana azaltzen du obran, dela pertsonala, dela literarioa, dela miresmenezkoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!