Bizkaitik lau pilotari arituko dira, joan zen astean Cafés Baqué txapelketa irabazi zutenak, hain zuzen. Gipuzkoako eta Arabako lau pilotariak federazio biek antolatutako txapelketak irabazi dituztenak dira.
Finalerdiak zapatuan jokatuko dituzte, 17:00etan. Kadeteetan Emaldi-Altube eta Beitia-Amiano dira jokatuko diren partiduak. Gazte mailan Yuste-Etxeita eta Cortazar-Goikoetxea partiduetatik irtengo dira finalistak. Irabazleek urriaren 27an, jokatuko dituzte finalak, 18:00etan.