Urriaren 5ean eman zituzten lehenengo pintzeladak, eta horretarako Maiztegi herri eskolako neska-mutilen laguntza izan zuten. Izan ere, sanmigel jaien barruan hasitako proiektua dau hau eta "umeen parte hartzea, euskara eta berdintasuna uztartzea" ditu helburu, aldi berean, kaleko hormen egoera "hobetuz". Halaxe azaldu du Iñaki Totorikaguena alkateak. "Muralagaz emakumeen presentzia hartu gura izan da aintzat, egin dituzten ekarpenak Iurretako gizartearen esparru guztietatan eta sasoi desberdinetan", gaineratu du.
Historian zehar Iurretan, emakumeen bilakaera nolakoa izan den erakusten du muralak.