Eneko Abasolo bigarren izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Santurtziko saioan

Maialen Zuazubiskar 2018ko urr. 14a, 22:22
Artxiboko irudia

Hasi da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udagoieneko fasea. Bigarren kanporaketa gaur jokatu dute, eta bertan Eneko Abasolo 'Abarkas' bertsolari iurretarrak abestu du. 

Serantes aretoan jokatu den saioan Abarkasek bigarren egin du, Malen Amenabarren atzetik. 

Hona gaurko puntuazioa: 

  • Malen Amenabar Larrañaga 480,5
  • Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas' 460
  • Arrate Illaro Etxebarria 458,5
  • Iñaki Iturriotz Zuluaga 427,5
  • Imanol Arrutia Azkueta 394
  • Ekaitz Larrazabal Gutierrez ‘Katxo’ 391,5
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!