Gurutze Frades iurretarrak hirugarrenez parte hartu du Konan (Hawaii) jokatu den Munduko Ironman Txapelketan. Fradesek 24. postuan bukatu du. "Nahiz eta aurreko urteko denbora hobetu dudan, ez zait espero nuen lasterketa irten", aitortu du Fradesek.
Iaz 22. postuan helmugaratu zen, eta duela bi urte 33.en.