Eneko Abasolo 'Abarkas'-ek Santurtzin ekingo dio Bizkaiko txapelaren lehiari

Aritz Maldonado 2018ko urr. 10a, 17:00
Artxiboko irudia.

Hasi da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udagoieneko fasea. Bigarren kanporaketa urriaren 14an jokatuko dute, eta Eneko Abasolo 'Abarkas' bertsolari iurretarrak abestuko du bertan.

 Domekako saioa Santurtziko Serantes aretoan izango da, 17:00etan. Iurretarra Arrate Illarogaz, Ekaitz Larrazabalegaz, Imanol Arrutiagaz, Iñaki Iturriotzegaz eta Malen Amenabarregaz lehiatuko da.

Sarriugarte, laugarren
Udagoieneko faseko lehenengo kanporaketan Garikoitz Sarriugarte zaldibartarrak abestu zuen; laugarren amaitu zuen saioa. Imanol Albizurik lortu zuen punturik gehien, eta zuzenean sailkatu zen finalaurrekoetara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!