Guztira 24 abeltzainek parte hartu zuten, joan zen urriaren 8an, Piriniotar Abelburuen Euskadiko 33. Txapelketan. Piriniotar arrazako abelburu onenak ikusteko ezinbesteko plaza bihurtu da Gernika azken urteetan.
Ustiapen onenaren saria lortu du Mari Karmen Abendibarren ganadutegiak Gernikako Urriko Lehen Asteleheneko ganadu azokan. Baita zezenik onenaren saria ere. Bestalde, behi onenaren saria ere iurretar batek lortu du, Jon Koldo Bikandiren behiari eman diote saria.