Iurretako Olaburu pilotalekuan Cafés Baqué pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte bihar, 19:00etatik aurrera. Zeanurikoak dira kadeteetako finalista biak, Emaldi eta Beitia, eta gazte mailako bat: Etxeita. Azken honek, Cortazar ortuellarra izango du aurkari eta txapela janzteko faboritoa da jotzaile handia delako.