Bertso saioko nobedadea Aitor Bizkarra izango da; Abadiñoko bertsolari gazteak jaialdi garrantzitsu honetan kantatzeko aukera edukiko du. Udazkenean jokatuko den Bizkaiko txapelketan ikusiko dugu Bizkarra. Beragaz batera, Miren Amuriza berriztarra eta Igor Elortza durangarra ere arituko dira Iurretan. Gainerakoak Maialen Lujanbio Euskal Herriko egungo txapelduna, Amets Arzallus eta Jon Maia dira.