Iurretako jaiak

Hamarkada bi beteko ditu aurten Iurretako azokak

Maialen Zuazubiskar 2018ko urr. 6a, 10:30

Urriaren 7an, Errosario Egunean, egingo dute aurten hamarkada bi betetzen dituen Nekazaritza eta Artisautza azoka. Aldaparapen egingo dute, eta 11:00etan zabalduko ditu ateak. 14:00ak arte, mota askotako produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera egongo da.

Iurretako Udalak antolatzen du azoka eta aurten   32 postu egongo dira. Horietatik 10 artisauenak izango dira, eta gainontzeko postuak, inguruko nekazarienak. Horrez gain, urtero lez, Iurretako Nekazaritza eta Artisautza azokara bertaratzen direnek txahal errea dastatzeko aukera izango dute.

Hainbat ekintza
Urteroko azokaz gain, Errosario Egunean dantzari eta agintarien kalejira, dantza saioa eta herri kirolen erakustaldia ere egongo dira, besteak beste. Bestalde, iurretarrek paella txapelketan parte hartzeko aukera ere izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!