Iaz Joseba Sarrionandia idazle iurretarrekin hasitako bideari jarraituz, urriaren 15etik 26ra bitartean Gloria Fuertes poeta madrildarraren lanak ezagutzera emateko jardunaldiak antolatu dituzte Iurretan. Esker oneko jardunaldi hauen helburua poeta espainiarrari aitortza publikoa egin eta bere lanak herritarren artean ezagutzera ematea dira. "Gure asmoa egun batzutan zehar gure esku, etxe eta kaleak Gloriaz ziprintzea da", adierazi du Iñaki Totorikaguena alkateak.
Bestalde, jardunaldi hauek sustatu eta bertan parte hartuko duen Peru Magdalenak ekintza hauen garrantzia azpimarratu du. "Nahiago nuke beste herri batzuetan ere horrelako jardunaldiak ugarituko balira. Horrela kultur zaletasuna bultzatuko genuke", adierazi du Magdalenak.
Horrez gain, Ziortza Onaindiak bibliotekako ohiko egitaraua moldatu dutela eta Fuertesen lana sustatu asmoz zenbait ekintza propio antolatu dituztela jakitera eman du. Horrez gain, ekintzak adin guztietako pertsonentzako izango direla nabarmendu du.