Aldaketa sasoia bizi du dantza munduak azken urteotan. Genero ikuspuntutik dantzari dantza parekidea Durangaldeko hainbat herritako plazetan ikusi den irudia izan da. Aldaketa hori Iurretara ere heldu da gaur. Dantzari dantzan mutil zein neska aritu dira plazan, San Migel bezperan. Txalo zaparrada jaso dute publikoaren aldetik. Emozioz betetako malkoren bat ere sumatzen zen, bai dantzarien eta baita publikoan zeuden emakume batzuen aurpegietan.