Euskaraldiko hamaikakoa aurkeztu dute Iurretan

Jone Guenetxea 2018ko ira. 29a, 09:55

Ahobiziak eta belarriprestak izateko hautua egin duten hamaika iurretarren taldea aurkeztu zuten atzo, San Migel bezperan. Aurreratu dutenez, Euskaraldian izena emateko mahaiak jarriko dituzte jaietan. 

Atzo arratsaldean izena emateko mahaia jarri zuten Iurretan. Datorren asteburuan ere hizkuntza ohituretan eragitea helburu duen ekimenean izena emateko aukera izango da.
 
- Mozorro egunean, urriak 6, 12:30-14:30

- Errosario egunean, urriak 7, 12:00-14:30

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!