Iurretako jaiak

Montoian elkartuta, bete-betean sartu dira iurretarrak San Migel jaietan

Aitziber Basauri 2018ko ira. 28a, 12:49

Montoitik jaurtitako txapligoekin batera jai-giroan sartu dira gaur Iurretan, eta hamaika ekitalditan parte hartzeko aukera dute.

Urriaren 7a bitartean, musika kontzertuak, erromeria, herri kirolak, gastronomia lehiaketak, bertsolariak eta dantzariak egongo dira. Mozorro eguna eta XX. Nekazaritza eta Artisautza ere bai.

Jaien iragarle den Doniel-Atxa igoko dute gaur plazan, eta, ostean, dantzariek azken entsegua eskainiko dute. Laiotz taldeagaz erromeria egongo da —atsedenaldirako, playbacka antolatu dute— eta, Askondon, Go!azen karaokea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!