Goizean izango da lasterketa. 11:00etan umeen txanda izango da, eta handik ordu erdira, helduena. Partaideek euro bat emango dute, La Otra Mirada elkarteak Senegalgo eskola bati laguntzeko duen proiekturako. Hain zuzen, elkarte honek errifa solidarioa egingo du han, eta pintxoak ere eskainiko ditu.
Anderebide emakume elkartea ere ekimenean egongo da stand bat ipinita, udalagaz eta jai batzordeagaz landutako protokoloaz informatzen. Erasorik gertatuz gero hartu beharreko neurriak tabernetako eta txonetako kideekin konpartitu dituzte. Musika ez sexistadun memoriak ere banatuko dituzte, jaietan mezu sexistak sahiesteko asmoz.
Bestalde, 13:00etan umeentzako herri kirolak prestatuko ditu HEKI elkarteak.