Denen gustuak asetzeko, ibilbide bi antolatu dituzte. Mendian ibiltzera ohituago daudenek Artatzagane (996 m) eta Leungane (1.006 m) tontorrak igoko dituzte 23 kilometroko ibilbidean. Ibilbide errazagoa gura dutenek tontor biak ekiditeko aukera dute, 14 kilometroko ibilbide laburrago batean.
Izen-ematea egunean bertan egin daiteke, proba hasi baino ordubete lehenagora arte (15 euro). 14 urtera artekoentzat izen-ematea bost euro da ibilbide laburrean. Martxa hasi aurretik kafea eta pastak hartzeko aukera egongo da. Ondoren, ibilbidean zehar, hornidura gune bi jarriko dituzte.