Datu kuantitatiboak aztertzeaz gain, informazio kualitatiboa biltzeko eta lantzeko hainbat bide jorratuko dituzte, udal ordezkariek jakitera eman dutenez. Hartara, datu estatistikoak eta udalaren barne- eta kanpo-dokumentuak aztertuko dituzte eta emakume elkartearekin talde-elkarrizketa egingo dute. Herritarrei zuzendutako on-line galdetegia ere prestatu dute, udaleko webgunean eskuragarri dagoena 28ra bitartean —paperean ere eskuratu daite, kultur etxean—.
Horrez gain, azaroan lantaldeak osatuko ditzute: bata, udaleko langileekin eta ordezkari politikoekin eta, bestea, herritarrekin. Gaineratu dutenez, herritarrentzat antolatzen diren tailerrak irekiak izango dira, "eta gaiarekin interesa duen edozein herritar, eragile eta elkarte ongi etorria izango da tailer hauetara". Oraindik ez dute zehaztu tailerren daten inguruko informaziorik.
Elhuyar Aholkularitzaren laguntzaz eta Emakunderen babesarekin landuko dute Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana.