45. Kofradi Eguna ospatuko dute sei kofradiek —San Marko, Fauste, Goiuri, Santa Maña, Iurreta eta Orozketa— eta urteko kontuak azalduko dituzte. Kofradien Batzar Nagusia 12:00etako meza amaituta hasiko dute, eta, amaitzean, dantzarien eta bertsolarien txanda izango da. Bazkaria ere egingo dute, eta arratsaldean erromeria eta jolasak egongo dira.