Besteak beste, Mireia Gabilondo, Asier Altuna eta Fermin Muguruza daude zuzendarien artean, baita nazioarteko egileak ere. "Sarri iruditan agertzea du helburu Gure oroitzapenak filmak. Eta nola egiten da hori? Bada, gure ustez, ez da egiten argazki zuri-beltzezko harekin. Edo 2016ko amaieran hainbat hedabidetan agertutakoaz. Poeta ez da ezer, bere obra ez bada. Eta horregatik, Sarri iruditan jartzeko gure modua, bere poemak edo ipuinak zinemara ekartzea izango da", diote pelikularen motiboa azaltzeko mezuan.