Abiadura muga orduko 30 kilometrokoa dela dion seinaleztapena udaldian jarri dute Bidebarrieta, Askondo, Zubiaurre eta Bixente Kapanaga kaleetan; Maspe kalean bazegoen. Horrez gain, abiadura murrizteko arekak jarri dira Bixente Kapanaga eta Askondo kaleetako zebrabideetan. Erdiguneko zebrabide gehienak berriro margoztu dituzte eta 'KONTUZ ' ibiltzeko oharra jarri dute, oinezkoek ibilgailua nondik datorren jakin dezan.