Maiztegiko atzealdeko leihoak aldatu dituzte udako oporrak aprotxatuta

Aitziber Basauri 2018ko ira. 3a, 11:20

Herri eskolako lehenengo solairuko atzealdeko leihoak aldatuta isolamendu termiko eta akustikoa hobetu dute.

Eraikineko berokuntza-gastua murriztu eta energia-eraginkortasuna hobetze aldera egin dituzte hobekuntza lanok. Zegoen arotzeria kendu da, eta metalezko arotzeria berria jarri dute. Guztira 16 leiho ordezkatu dituzte. Lanotarako 49.100 euro erabili dituzte, eta Eusko Jaurlaritzak 29.000 eurogaz lagundu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!