Kontsumo elektriko murriztua erabiliz CO2 isurtze maila baxuagoa lortu gura du udalak. Led argi berriekin urteko kontsumoa %65 aurreztea aurreikusi du; urtean, 69.248 kWh aurreztuko da. Argi maila, berriz, %66,67 hobetuko da, arduradunek azaldu dutenez. Guzti horretarako 21.660 euro erabili ditu udalak.
Bestalde, pasabidearen "egoera estetikoki hobetzen" jarraitzeko bidean eta, iparraldera ematen duen horman sortzen diren ur-sartzeak murrizteko, aluminiozko egitura batekin estali da horma; aldi berean, egitura hori hainbat koloretako ohol fenolikoekin estali dute. Guztira, 300 metro karratu estali dituzte eta 39.300 euro erabili dituzte.