Ekainean eta uztailean herriko establezimenduetan erosi duen bezero bakoitzari Arraspatu eta irabazi txartela eman izan zaio egindako erosketa bakoitzeko. Txartelarekin 20, 15 eta 5 euroko deskontu txartelak irabazteko aukera izan dute erosleek, eta txartel guztieekin 100 euroko deskontu txartela lortzeko zozketa egin zuten, atzo. Isabel Bernas izan da irabazlea eta 100 euroko erosketa-balea lortu du.
Kanpainak arrakasta handia izan duela azaldu dute udal arduradunek. Guztira 25.000 txartel eta 1.275 euro banatu dira sarietan kanpainak iraun duen bi hilabeteetan.