Goiuriako BI-3341 errepidetik sartzen da bide horretara, eta bideak 400 metroko luzera eta hiru bat metroko zabalera du.
Hainbat lan egingo dituzte Mañariku Etxebarria bidea hobetzeko. Besteak beste, drainatze sare txiki bat egingo dute bidearen erdialdean, putzurik sortu ez dadin. Bidearen ezker aldean areka bat egingo dute. Horrez gain, bidea garbitu eta argiteria berrituko dute zatirik arriskutsuenetan. Gainera, bide guztia asfaltatuko dute.