Unai Agorriaren lanak iragarriko ditu aurtengo sanmigelak

Aitziber Basauri 2018ko uzt. 11a, 10:23

Sanmigeletako argazkia

Unai Agorriaren kartelak batu ditu iurretarren boto gehienak, beraz berak sortutako lanak iragarriko ditu herriko jaiak. Aurten, bigarrenez antolatu den umeen kartel lehiaketa, berriz, Xabat Agirrek irabazi du. Iaz ere Agorriak eta Agirrek egindako kartelak irabazi zuten.

Ekainaren 15ean bukatu zen epea Aitte San Migel jai batzordeak antolatutako lehiaketara lanak aurkezteko. Nagusien kategorian lau lan aurkeztu zituzten, baina bat kanpoan geratu zen oinarriak betetzen ez zituelako. Gaztetxoen lehiaketera, aldiz, 11 lan aurkeztu ziren.

Ekainaren 23an jarri zituzten ikusgai nagusien kategorian leiatu ziren hiru kartelak, herritarrek aukera izan zuten gustukuen zuten kartelari botoa emateko. Gaztetxoen kartelak, berriz, ekainaren 20tik 23ra egon ziren ikusgai Ibarretxe kultur etxean.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!