Gozategi, Epelde, Konejo eta beste hainbat artista Amatzan

Markel Onaindia 2018ko eka. 29a, 23:00

Giro itzela bizi dute Iurretako Amatza auzoan, jaien barruko trikitixa jaialdian. Iluntzean eskenatoki gainean emanaldiak egin dituzte Euskal Herri osotik etorritako trikitilariek. Afalostean jarraituko du jaiak.

Asier Gozategi, Epelde eta beste asko izan dira protagonista, baita oraindik hain ezagun ez diren gazteak ere. Egitarauan egon ez arren, Zopilotes Txirriaus taldeko Konejo abeslaria eta Eneko Dorronsoro soinujolea ere igo dira oholtzara, zaleen gozamenerako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!