Parte-hartzaileei dagokienez, Asier Gozategi musikari ezaguna Iurretako oholtzara igoko da, Julen Alonsogaz batera. Erromeria denboraldia hasi berri, Epelde eta Lutxurdio gipuzkoarrek ere parte hartuko dute jaialdian. Bizkaiko ordezkaririk ere ez da faltako. Andoni trikitilari bermeotarrak Iñaki izango du lagun. Durangaldeko ordezkariak ere gonbidatu dituzte ekitaldira. Gorka Valdes durangarrak hirukotea osatuko du Marina Ereña eta Julen Leturiondogaz.
Gazteei plazetan jotzeko aukera eman guran, antolatzaileek Olatz eta Maddi ahizpa bergararrak ere gonbidatu dituzte jaira. Xabier Etxanizek eta Ainara Salazarrek biribilduko dute kartela.
Hegoi Petite antolatzaileak nabarmendu duenez, lau urteotan egonkortu egin da jaialdia. "Aukera polita da trikitilari ezagunak eta gazteak elkartzea. Aukera ona izaten da beste trikitilariak ezagutzeko", dio Petitek. Talde bakoitzak 10 minutuko emanaldia eskainiko du. Amaieran auzo afarian batuko dira