Iurretako aquaparka zabaldu dute

Jone Guenetxea 2018ko eka. 23a, 15:48

Iurretako aquaparkak gaur arratsaldean zabaldu ditu atean. 

Martxan da 4.300 metro koadro dituen azpiegitura. Olatu estatiko bat eta 14 metroko txirrista bi ditu aquaparkak, eta 11:00etatik 19:00etara bitartean dago zabalik bertaratu gura duenarentzat. Iurretarrentzat 12 euro balio ditu, eta gainontzekoek 14 euro ordaindu beharko dituzte. Egun erdiko sarrera ere eskuratu daiteke 8 euroren truke. 10-15 lagun kontratatu dituzte bertan lan egiteko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!