Umeen tanborrada Iurretan, Maiztegiko ikasleen eskutik

Maialen Zuazubiskar 2018ko eka. 21a, 12:41

Nazioarteko Musika Egunagaz bat eginda Maiztegi herri eskolako neska mutilak umeen tanborradan ibili dira herriko kaleetan zehar. Sei urtetik hamabi urtera bitarteko ikasleak izan dira musikaz kaleak girotzen ibili direnak.

Ostean, Kalean Txaranga taldearen eskutik kalejira egon da eta 19:00etan, The Pushermen taldearen kontzertua egongo da.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!