Gaztetxoen Bizkaiko Herri Arteko Pilota Txapelketatik kanpora geratu da Iurreta. Sopelak egin du aurrera. Kanporaketako partidu biak kontuan hartuta, tanto bakarraren aldea egon da herri bien artean eta ozta-ozta bada ere, Sopelak finalerdietarako txartela lortu du. Markinaren kontra ariko da. Zeanurik, berriz, Ortuella kanporatu du eta Galdakao du zain finalerdietan.
Bi partiduak bariku honetan, 18:00etan, jokatuko dituzte Zaldibarko pilotalekuan. Finala hurrengo asteko barikuan izango da, Zaldibarren.