Hamabi urteotan, jaialditik 76 antzerki konpainia eta 400 antzezletik gora igaro direla azpimarratu du Pilar Jimenez Kultura arloko arduradunak. Aurtengo edizio honetan, lehenbizikoz Ipar Euskal Herriko proiektu bat aurkeztuko dute jaialdian. Mysterieuses Coiffures obrak ile-apainketa, dantza eta antzerkia nahasten ditu, proposamen berezia eskainiz. Iurretan bizi diren Ganso konpainiako kideek estreinatuko dute jaialdia, Brabo Royal ikuskizunagaz; klowna, antzerkia eta zirkua nahasten ditu obrak. Ostean, Aimar konpainiak Etxea ikuskizuna eskainiko du.
Kalez Kale jaialdia Euskal Herriko konpainiak soilik programatzen dituen kale antzerki jaialdi bakarra da. Berezitasun horri esker, antzerkigintzan lekutxo bat egin du jaialdiak, eta gero eta jende gehiago dator Iurreta kanpotik ere. "300 lagun inguru etortzen dira ikuskizun bakoitzera", dio Jimenezek.
Ekainak 14 Ekainak 15 Ekainak 16 Ekainak 17 |