Erosketa bakoitzeko txartel bat banatuko diote erosleari. Txartelean arraspatuta, 20, 10 eta 5 euroko deskontuak jaso daitezke. Arraspatu eta irabazi txartelen truke HAZen jaso daitezke deskontu bonuak. Bestalde, parte-hartzaile guztien artean 100 euro zozkatuko dituzte.
Alex Palacios Dendak Bai elkarteko presidenteak azaldu duenez, mota honetako kanpainekin Iurretako merkatarien bezeroak fidelizatzea dute helburu. "Kanpaina hauek ez dute berehalako eraginik, baina apurka-apurka bezeroa fidelizatzen dute", dio Palaciosek. Iñaki Totorikaguena alkateak gogoratu duenez, iaz herriko argazki zaharrekin diseinatutako tazek "arrakasta itzela" izan zuten bezeroen artean.