Ibaizabal eta Zaldai errekako hondakinak batzen dihardute Iurretan, Ekinaren Egunaren barruan

Aitziber Basauri 2018ko mai. 22a, 11:55

Bioaniztasunaren Munduko Egunagaz bat eginda, Ibaizabal eta Zaldai ibaietan hondakinak biltzeko jardunaldian parte hartu dute Iurretako 153 ikaslek gaur. Juan Orobiogoitia ikastetxeko bigarren hezkuntzako eta Maiztegi ikastetxeko lehen hezkuntza gaztetxoek parte hartu dute seigarren aldia duen Ekinaren Egunean. Aztertu programak, Ingurugelak eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak "ibaien balioaz ohartaratzeko" antolatutako jardunaldia da hori.

Ibaizabal errekan, Arandia auzotik doan tartean, hainbat hondakin batu dituzte gaur goizean. Gaztetxoak 08.30ean hasi dira lanean eta 14:00ak arte jarraituko dute. Zaldai erreka, berriz, arratsaldean egingo dute hondakin-bilketa, 15:30etik 16:30era. Ikasleek hondakinak bildu, sailkatu eta pisatu egingo dituzte. Ondoren, hondakin bakoitza dagokion ontzira botako dute. 

Aurten 26. urtea beteko duen Aztertu programaren eta Eskola 21en barruan sortutako ekimena da Ekinaren Eguna eta ikasleak sentsibilizatzea du helburu, "edonola botatako hiri hondakin solido urbanoek (edukiontziak, poltsak, zapitxoak...) ibaietan sortzen duten eraginaz sentsibilizatzea". 

Lan horietan parte hartu dute gaur goizean, Ingurumen sailburuorde Elena Morenok, URAko zuzendari nagusi Ernesto Martinez de Cabredo, Iurretako alkate Iñaki Totorikaguenak eta Amankomunazgoko presidente Aitor Lopezek. Morenok eta Martinez Cabredok ikasleen parte hartzea eskertu dute eta ingumenarekiko errespetuan hezteak duen garrantzia nabarmendu dute. "Ekimen honek ohartarazten digu ibaietako ibilgu eta ibaiertzak zikintzen dituzten askotariko hondakin-kopuruaz, eta kontsumiten ditugun gauzen hondakinen kudeaketaren garrantziaz". Martinez de Cabredoren berbetan, "ibaia eta ibahertzak eder, landareriaz ikustea, hori da ekimen honen hleburua".

Totorikaguenak ere gazteen parte hartzea nabarmendu du, gogoratuz gazteak direla etorkizunean erabakiak hartuko dituztenak. Lopezek ingurumenean eta biodibertsitatean hezteak duen garrantzia azpimarratu du, eta i "pozgarria" deritzo lan honetan instituzioak "eskutik ebatuta" aritzeari.

Zaborra

 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!