Joan zen barikuan klasetik irten eta Ibaizabal ibaiak Iurretan duen zati bat garbitu zuen Fray Juan Zumarraga institutuko 3. eta 4. DBHko ikasle talde batek. Zubitik hasi eta 200 metro inguruko tartean egin zuten lan, ibaian behera. Eskola Agenda 21 barneko ekintza da.